Gerra Santua erlijioa aitzakitzat duen gerra da, orokorrean Kristautasunak eta Islamak landu duten ikuspuntu eta ideietan oinarrituz. Jatorria, Erdi Aroko Gurutzada kristauetan, Iberiar Penintsularen Errekonkista eta Jihad musulmandarran du eta gaur egun arte iritsi da. Nagusiki kristau eta musulmanen arteko gatazkak izan arren, kristauen artean emandako gatazketan ere erabili izan den izendapena eta idea bada, adibidez, katoliko eta protestanteen arteko gerretan, adibidez bai eta XVI. mendeko Frantziako Erlijio Gerrak eta Ipar Irlandako gatazka dira.
Judaismoan ere antzeko gerra mota baten ideia badago, Milkhemet Mitzvah izenekoa (hebreeraz: מלחמת מצווה, "agindupeko gerra"), judu guztiek (bai gizon nahiz emakume) parte hartzera derrigorrezkoa duten gerra, baina Israelgo lurraldearen mugen barnean burutzea mugatua dago.